Olabide-ren zuzendari ohia

Estitxu Txurrukaren izenak asko adierazten du Olabide Abesbatzan abestu duen edonorentzat. Musikarekiko eta abestearekiko maitasuna erakutsi digu

eta gogoz eta izugarrizko trebeziaz ekin dio beti zuzendaritza lanari. Ekintza dibertigarriak eta interesgarriak bilatu ditu beti abesbatzarentzat eta abentura ugari bizi izan ditugu berarekin. Batzuetan zorrotza izan arren, oso alaia eta pazientzia handikoa izan da beti, eta berarekin lortutako emaitza musikalak beti izan dira kalitatezkoak. Lanaren eta ekimenaren garrantzia erakutsi die abeslari guztiei eta horrela esfortsuaren saria jaso ahal izan dugu kontzertu guztietan.

Olabideko Abesbatzaren historia ezin da ulertu Estitxu egondako 15 urte hoiek gabe ta berarekin egon garenok beti izango dugu esker sentimendu bat berarekiko.