Arabatxoko fundatzaileetako bat

"Arabatxo, hazi, esperimentatu eta asteburuetako barnetegiekin beste haur abesbatzak ezagutzeko sortu zen. Asteburuetan gure aterpetxeetan egotea oso aberasgarria zen haurrentzako bai pertsonalki baita musikalki hazteko ere. Musika mota bat sortzea abesbatza batentzako batzuetan oso zaila edo ezinezkoa dena, gure konpositore garaikideen obrak estreinatzea eta aspaldikoak berreskuratzea, bandak, orkestrak, folklore instrumentuak lagunduta guk kantatzea, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearekin harremana izatea non gure herrialde guztiak edo ia guztiak parte hartzen zuten... Zoramen izugarri hau guztia, guztiok pozez beteta gogoratzen dituguna, zuzendari batzuen eskutik jaio zen hasiera batean (Josune, Inma, Antxon eta nik... ziur aski norbait ahaztuko dut) aurrekoei joan ziren gehitzen beste batzuk.

Oroitzapenak minak dira, lana izugarria izanda ere, emaitza beti eskerduna zen, eta umeak hazten ikusten genituen ez bakarrik fisikoki baita taldeko beste balioetan ere, emoziozkoetan, musikaletan, kulturaletan, disziplinazkoetan, lanekoetan...bizitzaren esperientza handia."