ArteOn Haur Abesbatza 2013ko urrian jaio zen ArteOn fundazioaren baitan, Laudioko Santa Lucía Abesbatzak bultzatua, Ayalako eskualdean arte eszenikoak, eta batik bat, koroak sustatzeko ahaleginean. 5 eta 14 urte bitarteko 35 umek osatutako taldea da eta bertan, formakuntza koralaz gain, antzerkirako, jendaurrean hitz egiteko eta beste hainbat ekintza burutzeko trebetasuna eskuratzen dute. Estíbaliz Pereda taldearen zuzendaria.

Orain dela gutxi sortutako taldea denez gero, ez du oraindik kontzertu eta ekitaldi ugaritan parte hartzeko aukera izan; hala ere, ilusioz eta gogoz ekiten diote haien lanari eszenatokira igotzen diren bakoitzean, egunez egun hobekuntza nabarmena erakutsiz eta errepertorio gero eta gehiago zabalduz.

ArteOn Haur Abesbatza ARABATXO Haur Abesbatzen Federerazioaren parte da eta honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen du.