Taldea

Irune Urrutia
Olabide Txiki-ren zuzendaria
Irune Urrutia, Uxue Urteaga eta Idoia Landa Olabide Ikastolako abesbatza txikiko zuzendariak gara. Txikitatik daramagu abesbatzan eta honezkero denbora pasa bat baino gehiago da guretzat. Izan ere, zaletasun berdina duen talde baten partaide gara, eta bertan esperientzia berriak bizitzen eta sortzen ditugu. Hori dela eta, abesbatza txikian umeek gure bizipenak izan ditzaten lortu nahi dugu eta horretarako, abesteaz gain, ongi pasa eta musikaz goza dezaten saiatuko gara.
- E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.