2000. urtean Gasteizen jaioa. 2008an Gasitezko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan hasi zituen bere ikasketa musikalak eta 2019an bukatu zituen pianoko espezialitatearekin, baita kanto instrumentu osagarriarekin ere. Koralista moduan, 12 urtez abestu du Olabide Ikastolako abesbatza txikian eta nagusian eta proiektu desberdinetan parte hartu du zuzendari hauekin: Esther Bonal, Carlos Mena, Isabel Mantecón, Josep Villa...
Azken urteetan Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioak eskeinitako kurtsoetan bere formakuntza zabaltzen jarraitu du. 2016an Ana González-ek bideratutako Pedagogia eta abesbatzen Dinamizazio ikastaroan parte hartu zuen; baita 37. Zuzendaritza Akademiako lehenengo mailan ere, Isabel Mantecón irakaslearekin eta Esteban Urzelai eta Mikael Wedar kideekin batera.
Gaur egun, Olabide Ikastolako abesbatza txikiko zuzendaria da eta Euskal Herriko Gazte Abesbatzan abesten du.