Taldea

Nora Chena
Olabide-ren zuzendaria
Gasteizen jaio zen eta 4 urteterekin bere ikasketa musikalak hasi zituen “Luis Aramburu” Musika Eskolan. Bertan lenguaia musikala ikasi zuen eta Jose Luis Orozen zuzenpean, zeharkako txirulan espezializatu zen.
“Jesus Guridi” Kontserbatorioan sartu zen eta zeharkako-txirularekin batera, piano eta kanto ikasketak hasi zituen. Gradu Profesionaleko titulazioa jaso zuen kantoko ikasketetan Olatz Saitua euskal sopranoa irakasle izanda, besteak beste. “Musikene” goi mailako musika ikastegian haren goi mailako ikasketak amaitu zituen Ana María Sanchez sopranoar en zuzenpean, geroago Musika Interpretazio eta Ikerkuntza Masterra harekin eginda Alicanteko “Oscar Esplá” Goi Kontserbatorioan.
Txikitatik oso lotua egon da abesbatzako munduarekin. 12 urte baino gehiagoz Olabide Ikastolako Eskolanian parte hartu du, Gasteizen, Donostin, Bilbon, Katalunian, Averion (Portugal)... abestuz. Olabide Haur Abesbatzaren zuzendaria izan zen 2006-2010 urteren tartean. Bestalde, bere formazio musikala osagarrituz, “Euskal Herriko Abesbatzen Elkarte”ak programatutako ikastaroetan parte hartu du, Wilma ten Wolde, Josep Vila I Casaña, Maite Ocarekin lan eginez, besteak beste.
2016an Olabide Abesbatza Ofizialaren zuzendaritza hartu zuen, eta 2017an Irune Mtz de Santosekin batera, Olabide Goiko abesbatzaren zuzendariak dira.
- E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.