Federazioa
Arabako Haur Abesbatzen Federazioa, ARABATXO, Arabako 300 haur inguruk osatzen dute. Federazioa 1991. urtean sortu zen gure lurraldeko haur abesbatzak sustatzeko. Gaur egun, 3 ekintza nagusi ospatzen ditu: Olentzero, Ostegun Gizena (inauteriak) eta Haur Abesbatzen Eguna. Bestalde, Vital Kutxak antolatzen dituen Ostiral Koraletan parte hartzen du, baita Gasteizko Udaletxeak antolatzen dituen Kontzertu Pedagogikoetan ere.
Azken urteetan ekintza eta kontzertu anitzetan parte hartu du Arabatxok: 2013. urtean burutu zen Gau Berdean, 2014. urteko Bihotzaren Jaialdian, 2014. urteko Gasteizko Udal Bandak eskainitako kontzertu batzuetan eta baita Jesus Guridi Kontserbatorioko orkestrak eskainitako beste batean ere, besteak beste.
Eskerrak
Federazioari eskaini dioten guztiagatik, aipatzekoak dira Arabatxoren parte diren edo izan diren personak. Arabatxo ez litzateke gaur egun posiblea izango persona guzti hauek egin duten lanarik gabe.
Aipagarriak, beraz, Arabatxo sortu zuten pertsonak.
FUNDATZAILEAK: Josune Barandiaran, Antxón Lete, Angel Alday, Amaya Añúa, Inma Arroyo, Jesús Etayo eta Estitxu Delgado.
Modu berean, ez dugu ahazten kudeatzaile, musiko eta zuzendari hauek: Garbiñe Ortega, Miren Ortega, Ana Ortega, Estitxu Txurruka, Keila Guridi, Nerea Martínez, Daniel Mendieta, Zuriñe Álvarez eta Javier Sagastume.
Baliteke beste izen garrantzitsu batzuk ahaztea, gaur egun lanean gaudenok ezagutzen ez ditugulako. Eskertuko genizueke guri esatea. Gaur egun Arabatxo kudeatzen dugunok ezagutzen ditugu horietako batzuk, gure irakasle edo zuzendari izan direlako, eta kasu askotan gure inspirazio iturria ere izan direlako.