Samaniego
Badirudi atzo izan zela Samaniego Eskolak erabaki zuela bere ikasleei abesbatza jarduera eskaintzea eskolaz kanpoko ekintzatzat.
1968an, Antton Leteren eskutik jaio zen Samaniego Abesbatza. Eskola batean sortzen zen lehenengo Abesbatza izan zen Euskadi mailan.
Asko izan dira urte hauetan zehar Samaniegoko abesbatzan abestu izan duten neska eta mutil gazteak. Gaur egun 25 partaide dira 10 eta 17 urte bitartekoak, Sandra Perearen zuzendaritzapean. Azpimarragarria da, 40 neska-mutil baino gehiago direla aurten txikien taldean (haur abesbatzan), 6 eta 10 urte biratekoak.
Urte luze hauetan, abesti asko abestu izan ditu Samaniego Abesbatzak baino folklorea eta bereziki Euskal-Herrikoa izan da gehien landu duena. Kontzertu ugari egin ditu Euskal Herrian eta Estatu espainoleko probintzietan zehar. Baita Frantzia, Portugal, Belgika eta Italian ere.
33 urte hauetan, hainbat sari lirtu ditu, hauek dira garrantzitsuenetakoak:
- Lehen saria Tolosako Abesbatzen Lehiaketako hainbat alditan.
- R.T.V.E.-en lortutako sariak.
- 1976an, lehenengo euskal abesti Lehiaketaren irabazlea.
Zenbait diska grabatu ditu, halaber, beste diska batzutan ere kolaborazioak egin ditu.
2001ean, lidergoa Garbiñe Ortega zuzendariak hartzen du.
2007/08 urtean 40. urteurrena ospatzen da.
2010ean Abesbatzaren lidergoa bere egungo zuzendariak, Sandra Pereak, hartzen du. Orain arte haur abesbatzaren zuzendaria izan dena Miren Ortegaren eskutik (2011 arte). Bere zuzendari ohiaren dinamika jarraituz, haur abesbatzen bilkuran parte hartzen jarraitzen du, baita ostirala koraletan eta hezkuntza sailak antolatzen dituen kontzertu pedagogikoetan ere bai. Nola ez, Printzipal antzokian udal bandarekin egin zen kontzertuan ere parte hartu zuen.
2017an, Samaniego Haur Abesbatza eta Abesbatzaren zuzendaritza María Piérolaren eskura pasatzen da, Samaniego Haur Abesbatzaren zuzendari gisa lan egin duen zuzendaria. Abesbatzaren zuzendaritza, Andrea Navarroren (pianojolea) laguntzaz aurrera eramango da.
2017/2018 ikasturtean ospatzen den 50. urteurrena dela eta, kontzertu bat ospatuko da Gasteizko kontserbatorioan. Abesbatzan parte hartu duten abeslari guztiak gonbidatuak daude Samaniego Abesbatzarentzat hain esanguratsuak izan diren Lovy eta Guridiren abestiak kantatzera.